Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Lautada Gorria

15/02/2009 GMT 1

Zeure buruarekin kontsekuente izan

bandoni @ 22:24


Atxaga

Atzo, Arkimiak Atxagaren honako idazki hau argitaratu bazuen  ere, nik gauza bera egingo dut gaur, bi arrazoiengatik: alde batetik idazkiaren edukiarengatik (zer dio) eta bestetik, testuaren egilearengatik (nork dio). Nik uste, martxoaren 1ean, botua ematean bata zein bestea kontuan izatekoak direla:

"Kontratuei buruz esaten dena dakart arlo politikora: fidagaitzak izan behar dugu, letra txikia irakurri gabe ezin da ezer sinatu. Erosketa-ahalmen handia duten alderdien publizitate politikoaren helburua ez da hori, ordea. Izan ere, behin eta berriro errepikatutako adierazpen arranditsuei erreparatzea baino ez dute nahi. Publizitatean adierazten dutenez, “herritar guztiek etxebizitza duinerako eskubidea dute”; baina Ezker Batuak literala izan nahi duenean eta eskubide hori ase nahi duenean, behaztopak eta prentsa txarra dira nagusi. Gainerako arloetan ere gauza bera gertatzen da.

Nire ustez, Ezker Batuaren letra txikia gainerako alderdi politikoena baino aurrerakoiagoa da. Era berean, Ezker Batuak “bere iritziaren arabera jokatzen” duela iruditzen zait: federalista dela dio, izan badelako; lan-munduaren alde dagoela dio, bertako militanteak langileen eskubideen alde borrokatzen direlako. Halakoak ez dira sarritan gertatzen. Alderdi politiko gehienek “ez dute beren iritziaren arabera jokatzen”. PSOE, kasu, ez zen bere iritzikoa NATOri “ez” esan zionean. Era berean, ez da EAJ bere iritzikoa independentista dela baieztatu eta, ondoren, kontsulta dela eta, atzeraka dabilenean. Ezker nazionalista erradikalak, berriz, “herria eraiki” nahi duela dio, baina alferrik galdu egiten ditu etengabe politikan sartzeko aukerak, eta auzoari uzten dio eraikitzeko lana.
    
Letra txikiagatik eta aldarrikatzen duena eta egiten duena bat datozelako, Ezker Batuari emango diot neure botoa."

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis