"Dulantzin ere, euskeraz"

Datorren abenduak 3an Euskararen Nazioarteko Eguna (*) ospatzeko Dulantziko Udalaren Kultura Zerbitzuak “Dulantzin ere, euskeraz” izeneko egitarau berezia antolatu du. Egitarau honen barruan honako ikuskizunak izango ditugu ikusgai:
- “Egun bat, mende bat nire ozabaren Ganbaran” izeneko erakusketa, azaroaren 30etik abenduaren 2ra, Dulantziko Kultur-Etxeko Erakusketa Aretoan.
- “Bideak” dantza ikuskizuna, abenduaren 1ean Txema Blasco Auditoriumean, eta
- “Egizu lo, Tartalo” haur antzezlana, abenduaren 2an, Txema Blasco Auditoriumean.
(*) Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.

Meneame
del.icio.us