Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Lautada Gorria

04/11/2007 GMT 1

Arabako toki erakundeentzako laguntzak

bandoni @ 21:10

Diputación Foral de ÁlavaAste honen hasieran, Diputatuen Kontseiluak 2008. urtean toki erakundeei emango zaizkien laguntzen deialdiko oinarriak onartu ditu. Laguntza hauek Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren, Inbertsioen Plan Bereziaren eta Lurpeko Kanalizazio Plan Bereziaren bidez gauzatzen dira eta beraien helburua Arabako kontzejuei, udalei eta kuadrillei oinarrizko azpiegituretako obrak eta zerbitzuak eta zerbitzuen ekipamenduak eta hobekuntza finantzatzen laguntzea da, besteak beste.

Onartutako oinarriek Arabako toki erakundeentzako laguntzak ematean aintzat hartu beharreko arauak eta irizpideak ezarri dituzte, eta horrez gainera ongizatea eta garapena sustatuko dituzten berme juridikoak finkatu dituzte, bai eta administrazioen kontratazioaren arloko legeria zorrotz bete beharra ere.

Toki erakundeek 2 hileko epea edukiko dute, oinarriak ALHAOn argitaratzen direnetik aurrera, Araba Foru Aldundiari proiektuak aurkezteko, 2008ko programari helduta.

Aurten berrikuntza bat izango da: Aldundiak aholkularitza berezia emango die udalen, kontzejuen eta kuadrillen ordezkariei prozedurak errazteko eta erakundeen eskaerak errazago izapidetu ahal izateko. Horretarako, azaroaren erdi aldean Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Sailak toki erakundeentzako trebakuntza jardunaldiak antolatuko ditu. Laster emango dugu haien berri.

Argazkia: Arabako Foru Aldundiaren web ofizialetik harturik

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis